XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bola zuririk gabeko billar bakarra dagoelako munduan (primeran zagok hemen, esan ohi zuen Txapasek eta buruko soildura igurtzitzen zuen) eta Bar Sobiara inguratzen diren arraldetarrek bola zuririk gabeko jokua eta arauak asmatu behar izan dituzte...

Txapasek harraskako lanari ekin zion berriro.

Edalontzi zikinez gainezka zeukan harraska eta bertako ur zikinetan murgiltzen zituen edalontziak.

Ondoren, edalontziak banan-banan lehortu eta harraskaren ezker aldeko apal batean uzten zituen buruz behera.

-Berandutzen ari zaigu Xabierrek ukalondotik heldu zion Karlosi.

-Bi minutu, eta bagoaz.

-Ordaindu al duzu zeurea? galdetu zion Karlosek.

Begiak zabaldu eta kanuto-kondarra jaurti zuen airera.

-Ez.

-Baina uztazu, neuk egingo dut.

-Utikan, Xabier.

-Neuk egingo dut diru-balatxoa atera zuen patrikatik eta talego bat utzi zuen mostradorean.

Aberatsa naiz testamentuaren berri jakin aurretik ere.

-Zuk duzu, zuk, pagotxa, Karlos.

-Nondik ateratzen duzu hainbeste diru? tirriatu zitzaion Xabier.

-Business is business kriskitin egin zuen hatz puntekin, diruaren hotsa adierazteko.

-Bideo-erreportaia bat egiten lagundu nion aitari.

-Bideo-erreportaia bat! Eta, gainera, ordaindua.

-Neska bati musu eman eta musuagatik kobratzearen antza du horrek.

-Ez pentsa hainbesterainokoa denik.

-Bideo industrial bat, Gemelli-tarren eskabetxetegian.

-Kriston marroia.

-Atun izoztuak frigoetatik atera (...)